XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eztabaida alde batera utzita, aipa ditzagun besterik gabe lanketa honetan eragin handiena izan duten zuzenbideko lexiko berezituaren ezaugarri nabarmenenak.

- Gorago aipatu den bezala, zuzenbideko hitz tekniko gehienak ez dira bereziak formaren aldetik, adierazlearen aldetik, baizik eta hizkuntza orokorrean erabiltzen diren hitzen espezializaziotik sortuak, eta hortaz, horietatik bereizteko zailak. Horrela, badirudi hizkuntza guztietan 2 Frantsesari buruz Cornu-k ( 1990:63) egindako azterketaren arabera, ez leudeke 400 hitz baino gehiago zuzenbidean bakarrik erabiltzen direnak. Ziurrenik antzeko azterketa eginez gero gaztelania juridikoa oso hurbil ibiliko litzateke. gertatzen dela hizkera juridikoko termino bakun (hitz bakarreko) esklusiboak oso urriak izatea, eta oso ugariak esanahi juridikoaz gainera beste esanahia dutenak. Testuingurua, beraz, askotan izango da beharrezkoa termino juridiko baten aurrean gauden ala ez erabakitzeko.

- Beste ezaugarria da zuzenbideko lexikoaren aukerak eta esanahiak estatu bakoitzeko sistema juridikoaren baitako izatea; hortaz, figura juridiko nagusi batzuei dagokienez kontzeptu (unibertsal) juridikoen izendapenaz hitz egin badaiteke ere, bigarren mailako errealitateetan, eta erakunde, kargu eta arauen izenetan, oso kontzeptu partikularrez aritzen gara, sistema juridiko jakin bati lotutakoak, alegia.

- Bestea da terminoak eta tradiziozko izendapenak ez direla beti erraz bereizten. Hainbat kasutan zuzenbideko termino gotortzat emandakoak ongi aztertuz gero, errealitate arrunt, ez-tekniko, bati tradizioak ezarritako izendapen pragmatikoa besterik ez dela ohar baikaitezke. Hau da, gehiago direla jargoi edo soziolekto bati dagozkion mintzamoldeak, benetako terminoak baino. Hor sartu beharko lirateke zuzenbideko testuetan hain usu agertzen diren hainbat arkaismo (eta latinismoak ere) Esate baterako: pedimento, debitorio edo obrante 3 Arkaismoak: Calvo Ramos (1980:94).

- Gauza ezaguna da testu juridikoetan, edertasunaren mesedetan, errepikapenak baztertzearren, oso maiz erabiltzen direla sinonimoak. 4 Hernandez Gil-ek (1989: VI, 376 et hurr.) dioen bezala, Espainiako Kode zibilaren garrantzia duen testuan, toki desberdinetan inmueble, finca predio, finca o heredad, heredades eta fundo hitzak erabiltzen dira, erreferentetzat errealitate juridiko berbera dutelarik, eta gauza bera, condueños, partícipes, copropietarios, interesados en la cosa común, interesados.

- Terminografiaren konparaketak erakusten duenez, ez dago beti adostasunik zuzenbideko terminoak zein diren erabakitzekoan. Hiztegi batetik bestera forma-aniztasun handia egoten da; batzuk adjektibo edo aditz hutsak (compensatorio, compensar) sarrera gisa onartzen badituzte, beste batzuk izen-sintagmei (compensación, compensación de culpas, prestación compensatoria) soilik ematen diete leku.